XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egoera hura konpondu asmoz, beste guztien iritziaren kontra Humboldtek meagizonentzako eskola antolatu zuen.

Isilpean, bere nagusiek ezer ez zekitela eta gobernuaren inolako baimenik gabe, Humboldtek meatzaritza-eskola librea 1793.eko azaroan inauguratu zuen.

Eskola Steben izeneko herrixkan zegoen, Fichtelgo mendietan.

Helduen hezkuntzarako lehen saio hura (Alemanian sortutako lehen lanbide-eskola) berak ordaindu zuen bere sakeletik.

Meatzaritza lanbide arriskutsua zen, noski, eta egunero izaten ziren sabai-hondoratzeak eta leherketak.

Hala ere, epe luzera kaltegarriagoak ziren lurpean lan eginda sortzen ziren gaitzak: asma, paralisia, ikterizia edo minoria, guruinen inflamazioa, azaleko eta hezurretako gaixotasunak, etab.

Bere meatzarien osasunerako eta bizirako mehatxu ziren gertaera haiei aurre egitearren, Humboldtek ikerketa-programa zabalari eman zion hasiera.

Lan zaila eta arriskutsua zen eta, inoiz, alumina eta potasa sulfatoko meatzean zeharkako eta utzitako galeria batean zegoen airetan, itota hiltzeko zorian ibili zen bera ere.

Baina, arriskuak arrisku, meatzeetako gas desberdinak analizatu eta konposizioa jakitea lortu zuen.

Bere aurkikuntzetan oinarrituz, arnasa hartzeko gailu bat eta lau motako segurtasun-lanparak asmatu zituen.

Lanpara haiek meatzetan maiz erabili ziren, urte batzuk geroago Davyk hobetu eta lortutako lanparaz ordezkatu ziren arte.

Hogeita sei urte zituela eta espezializazioa gero eta gehiago hedatzen ari zen arren, Humboldt gauza guztiez arduratzen zen.

Bayreutheko meategietan ibili zenean, oso arlo desberdinak jorratu zituen (...).

Ondoko orrialdean agertzen da Humboldt-ek Polonian bisitaturiko meategi bat.

Ikus daitekeen bezala, garai hartako meategiak konplexuak bezain arriskutsuak ziren.